Informazioa
 
     
Aurkezpena
HIZNET Hizkuntza Plangintza ikastaroa euskararen normalkuntzan behar beharrezkoa den soziolinguistikazko ezagutza kualifikatu eta sistematikoaren premiari aurre egiteko sortu zen. Hala ere, argi geneukan HIZNET ikastaroak, duen goi-mailako diseinu akademikoko planteamenduagatik, hartzaile mota jakin batzuk izango zituela. Horregatik, euskararen normalizazioaren inguruan eremu publiko zein pribatuan nolabaiteko erabakitze ahalmena eta ardura dituztenak ez genituen geureganatzerik izan. Kezka hauetatik abiatuz, 2004.urtean ikastaro berri bat sortzeko erabakia hartu genuen.
 
Oro har, Linguanet ikastaroarekin, herrietako euskara eta kultura zinegotziak, enpresetako euskara koordinatzaile eta euskara batzordeko kideak, euskalgintzako zuzendaritza batzordeetako kideak, ikastetxeetako irakasleak eta hizkuntza normalkuntzako arduradunak,... guzti hauentzat material erakargarri, arin eta ulerterraza sortu nahi izan dugu, dituzten oinarrizko beharrei erantzuteko. Beti ere, maila didaktikoari eutsiz.
 
 
Antolatzaileak

Logo


Kultura Saila

Kolaboratzailea

Kutxa
   
 
 
 
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign