Hartzaileak
Ikastaroa, bereziki esparru soziekonomikoan euskararen erabilera normalizatzeko lanetan diaharduten profesionalei zuzenduriko formazio-egitasmoa da.

LINGUANET ikastaro berezituaren hartzaile nagusi dira esparru sozioekonomikoko erakundeetan zein enpresetan diharduten teknikariak zein koordinatzaileak edota esparru horretan aritzeko prestakuntza berezia behar duten pertsonak, HIZNET ikastaroa egina dutenak edota erakunde publikoetatik esparru horretan euskararen presentzia areagotzeko lanetan dihardutenak.

Enpresetako langileei dagokienez, euskara plangintzaren munduan hasi berriak diren teknikarientzat, enpresetako euskara batzordekoentzat, koordinatzaileentzat oinarrizko eta hasierako formazio gisa ikastaro egokia dela deritzogu. Oinarrizko gaiak ezagutzeko aukera ematen du. Bide batez, ikastaro hau HIZNET ikastarorako sarbide edo osagarri gisa ere uler daiteke.
 
 
Antolatzaileak




Kultura Saila

Kolaboratzailea

Kutxa
   
 
 
 
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign